Bill Viola
thumb|250px|Florentziako Uffizi Galerian egin zuen erakusketa 2017an. thumb|250px|''Vía Mística'' lanaren irudia.Bill Viola (New York, 1951ko urtarrilaren 25a - Long Beach, 2024ko uztailaren 12a) bideoartista, ikusizko diseinatzaile eta zinema zuzendari estatubatuarra izan zen. Ikus-entzunezko bitarteko elektroniko berriak erabiltzen dituzten artisten belaunaldian eragin handienetakotzat jotzen da. Bere lanek bideo-instalazioak, entzumen-giroak eta performancea biltzen dituzte. Giza izaeraren esperientzien eta kezken ingurukoak dira gaiak, hala nola jaiotza, heriotza eta kontzientzia. Kritikak XX. mendeko artista esanguratsuenetakotzat jo izan du Bill Viola.
Bideokamerak zituen lantresna nagusi, eta bitarteko elektronikoekin esperimentatuz sortzen zituen artelanak. Berrogei urteko ibilbidean, bideo artearen garapenean eragin nabarmena izan zuen, eta aitzindaritzat jo izan zen haren obra horregatik. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2Argitaratua 2019Beste egile batzuk: “...Viola, Bill...”
Sailkapena: F10 Viola, Bill BG-Hb 0101/2020TLiburua -
3Argitaratua 2008Beste egile batzuk: “...Viola, Bill...”
Sailkapena: F10 Hoover, Nan BG-Hb 0298/2008TLiburua