Antoni Tàpies
Antoni Tàpies i Puig (; Bartzelona, 1923ko abenduaren 13a - ''ib.'', 2012ko otsailaren 6a) kataluniar margolaria izan zen. Bere belaunaldiko artistarik ospetsuenetariko bat, agian Bigarren Mundu Gerra osteko kataluniar artistarik onena ere izan zen. Dau-al-Set estiloa jorratu zuen surrealismo eta dadaismoarekin lotuta dagoena. Bere lanek Paul Klee eta Joan Miróren lanetan eragin handia izan zuten.Hasieran surrealismoa landu zuen, eta gero arte abstraktua lantzen hasi zen frantses pintoreen eraginez. 1950. urtean bere lehen erakusketa egin zuen Bartzelonan. 1953. urtean New Yorkera joan zen, eta bere obra ezagutzera eman zen Estatu Batuetan zehar. Nazioarteko erakusketa handietan hartu zuen parte. Pintura lanez gainera, aipagarria da bere lan grafikoa ere (grabatuak, litografiak, serigrafiak). 1979an Berlingo Akademiako kide hautatu zuten, 1981ean Frantziako arte ederretako urrezko domina irabazi zuen, eta 1984an Basileako Rembrandt saria.
1960. urteaz geroztik, pintura lanetan jarraitu bazuen ere, eskultura lanetan jardun zuen gehienbat. Material ugari erabili zituen bere eskulturetan: brontzea (1987, ''Cruz anudada'')'','' zeramika (1988, ''Sillón con barra'')'','' aluminioa eta altzairua (1990, ''Silla y nube''). Bartzelonan badago bere lanez beteriko museo bat, Fundació Tàpies izenekoa. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2Sailkapena: BK2 Tàpies, Antoni BG-Hb 0099/2021GLiburua
-
3Argitaratua 1993Beste egile batzuk: “...Tàpies, Antoni...”
Sailkapena: BK2 Tàpies, Antoni, KleinschriftLiburua -
4Argitaratua 1965Beste egile batzuk: “...Tàpies, Antoni...”
Sailkapena: BK2 Tàpies, Antoni, KleinschriftLiburua -
5Argitaratua 1964Beste egile batzuk: “...Tàpies, Antoni...”
Sailkapena: BK2 Tàpies, Antoni, KleinschriftLiburua -
6Argitaratua 2001Beste egile batzuk: “...Tàpies, Antoni...”
Sailkapena: BK2 Tàpies, Antoni, KleinschriftLiburua