Nancy Spero

Nancy Spero (Cleveland, Ohio, 1926ko abuztuaren 24aNew York, 2009ko urriaren 18a) estatubatuar artista bisuala, aitzindaria izan zen arte feministan, Martha Rosler edo Adrian Piper egileekin batera. Bere aktibismo feminista eta bakezaleagatik nabarmendu zen. Lengoaia bisual bat sortu zuen, eta, horri esker, bere garaiko konbentzio artistikoak hautsi. Modu tradizionalean hasi zen mihisea margotzen, baina iruditu zitzaion bitarteko hori nagusiki maskulinoa zela, eta artista gisa baztertzen zuela. Horregatik, bereziki femeninoan egindako pintura-hizkuntza bat bilatzen ahalegindu zen eta paperean aurkitu.

Bost hamarkadan zehar, haren lan piktorikoak hainbat etapa izan zituen, eta horietan emakumeari buruzko begirada eta zapalkuntzarekin, torturarekin, desberdintasunarekin, gerrarekin eta sexualitatearekin izan zuen harreman historikoa islatu zituen. 1972an A.I.R.Gallery-ren sortzaileetako bat izan zen, SoHon (New York), Estatu Batuetako emakume artisten lehen galeria kooperatiboa. Haren lana literaturaren eta pinturaren arteko erdibidekotzat jotzen da. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Spero, Nancy', Bilaketaren denbora: 0,07s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Spero, Nancy
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: BK2 Spero, Nancy, Kleinschrift
    Liburua
  2. 2
    Argitaratua 1991
    Beste egile batzuk: “...Spero, Nancy...”
    Sailkapena: BK2 Spero, Nancy, Kleinschrift
    Liburua
  3. 3
    Argitaratua 2019
    Beste egile batzuk: “...Spero, Nancy <1926-2009>...”
    Sailkapena: BK2 Spero, Nancy BG-Hb 0759/2019T
    Inhaltsverzeichnis
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali