Egon Schiele

Egon Schiele (Tulln, Austria, 1890eko ekainaren 12a – Viena, 1918ko urriaren 31), austriar margolari figuratiboa, espresionismoaren ordezkari goiztiarra izan zen. Gustav Klimt eta Oskar Kokoschkarekin batera, austriar espresionismoa delakoa osatu zuen.

Austriako espresionismoko margolari nagusietako bat izan zen, margolaria, marrazkilaria eta irarlea, eta haren irudien erotismoagatik nabarmendu zen. Vienako Arte eta Lanbide eskolan egin zituen ikasketak (1907-1909). Garai hartan harreman handia izan zuen Alemaniako Art Noveaurekin (Alemanian ''Jugendstil'' deitua), eta Gustav Klimt ere ezagutu zuen, Klimt Vienako Sezesioa taldeko buru zela. Izan ere, Schieleren estilo sotilak asko zor dio Klimten dotoretasun dekoratiboari. Nolanahi ere, Schielek garrantzi handiagoa eman zion espresioari dekorazioari baino, eta lerroaren ahalmen hunkigarria indartu zuen tentsio sukartsu batez.

Hasiera-hasieratik, giza irudia landu zuen batez ere (autorretratu asko egin zituen), eta gai erotikoak tratatzen zituen modu irekiak harridura handia sortu zuen. Vienako Akademiaren kontserbadurismoaz asperturik, 1909an Vienako ''Neukunstgruppe'' (''Arte-talde berria'') taldea sortu zuten artistetariko bat izan zen. 1910etik aurrera, erakusketak egin zituen Europan zehar; 1918an areto bat eskaini zioten bere lanari Vienako sezesionisten erakusketan. Handik gutxira hil zen, Vienan bertan, 28 urte besterik ez zuela, Europa osoan 20 milioi hildako eragin zuen Espainiako gripeak jota (3 egun lehenago, haren emazte Edith ere hil zuen gripeak, 6 hilabeteko haurdun zegoela). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 5 emaitzak -- 5 bilaketa honetara 'Schiele, Egon', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Schiele, Egon
    Argitaratua 2018
    Sailkapena: BK2 Schiele, Egon BG-Hb 0869/2023T
    Inhaltstext
    Inhaltsverzeichnis
    Argazkia
  2. 2
    nork Schiele, Egon
    Argitaratua 2010
    Sailkapena: BK2 Schiele, Egon BG-Hb 0074/2014T
    Liburua
  3. 3
    nork Schiele, Egon
    Argitaratua 1967
    Sailkapena: BK2 Schiele, Egon, 1967, Kleinschrift
    Liburua
  4. 4
    Argitaratua 1968
    Beste egile batzuk: “...Schiele, Egon...”
    Sailkapena: BK2 Schiele, Egon, 1968, Kleinschrift
    Liburua
  5. 5
    Argitaratua 1964
    Beste egile batzuk: “...Schiele, Egon...”
    Sailkapena: BK2 Schiele, Egon, 1964, Kleinschrift
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali