Germaine Richier

thumb|260px|alt=|Germaine Richier: ''Le grand homme de la nuit'' artelana (1954-1955), Herbehereetan

Germaine Richier (Grans, 1902ko irailaren 16a - Montpellier, 1959ko uztailaren 31) frantziar eskultorea izan zen. Montpellierren eta Parisen, Bourdellerekin, ikasi zuen. Molde klasikoko giza irudiak (burualdeak, bularraldeak, gorputz osokoak) landu zituen hasieran. 1940. urtetik aurrera, ordea, alegiazko giza formak hasi zen aurkezten, higuingarri iritzitako animalien eta landareen moldera bihurtuak: saguzar-gizakiak, arbola-gizakiak. Intsektuekiko, gaueko indar gordeekiko eta izadiarekiko lilura ageri dira 1946tik aurrerako lanetan: ''Oihana'' (1946), ''Ekaitza'' (1948), ''Hurakana'' (1948), ''Mamu haur-jalea'' (1951), ''Lehoi hegalduna'' (1952), ''Sei buruko zaldia'' (1953). Sailak ere aurkeztu zituen: ''Tauromakia'' (1953), ''Hegazti-gizakiak'' (1953), ''Le grand homme de la nuit'' (1954-1955), ''Mendia'' (1956). Eskulturaz gainera, zeramika, mosaikoak eta grabatuak landu zituen. Lanean erakutsitako irudimenak joera surrealistatik hurbil jartzen du Germaine Richier; irudiez bestelako lanak eskaini zituen, hala ere, azken urteetan (zeramika kolore askotarikoa, 1957-1958 urteetan). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Richier, Germaine', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    Argitaratua 1964
    Beste egile batzuk: “...Richier, Germaine...”
    Sailkapena: BK2 Richier, Germaine, Kleinschrift
    Liburua
  2. 2
    Argitaratua 1970
    Beste egile batzuk: “...Richier, Germaine...”
    Sailkapena: BK2 Richier, Germaine, Kleinschrift
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali