Herbert Read

Herbert Edward Read (Muscoates, Yorkshire, 1893ko abenduaren 4a - Stonegrave, 1968ko ekainaren 12a) ingeles arte-historialari, olerkari, literatura-kritikari, filosofo eta anarkista izan zen.

Artea eta literatura ikasi zituen Leedseko Unibertsitatean. Lehen Mundu Gerran ofizial mailarekin borrokatu zuen Mendebaldeko Frontean. Victoria and Albert Museumen lan egin zuen.

Artearen historialari eta surrealismoan aditu gisa nabarmendu zen, eta surrealismoari buruzko lehen erakusketa antolatu zuen. ''Burlington Magazine'' arte-argitalpenaren editorea izan zen 1933 eta 1939 artean, eta Hezkuntzako Arteen Elkarte Britainiarreko, Arte Garaikideko Institutuko eta Yorkshireko Gizarte Filosofikoko presidentea izan zen.

Politikoki anarkista izan zen Ingalaterrako tradizio kietistan. Erregimen frankistaren aurkari izan zen eta preso politikoen aldeko kanpainetan parte hartu zuen. Artea, kultura eta politika adierazpen bakartzat jo zituen giza kontzientziaren barruan. Artea kontzientziarekin eboluzionatu zuen prozesu psikologikoa zen berarentzat. Artean eta kritika literarioan psikoanalisiaren erabileran aitzindaria izan zen, eta 1949az geroztik existentzialismo frantsesean interesatu zen.

Arte-hezkuntzarekiko interesa agertu zuen, eta mundu osorako arte-hezkuntza proposatu zuen, guztiok artistak ematen ditugula iritzita. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 8 emaitzak -- 8 bilaketa honetara 'Read, Herbert', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Read, Herbert
    Argitaratua 1951
    Sailkapena: BK5a2 Grossbritannien BG-HbA 6853
    Liburua
  2. 2
    nork Read, Herbert
    Argitaratua 1953
    Sailkapena: Ar1e3 Industriedesign BG-Hb 1224/95G
    Liburua
  3. 3
    nork Read, Herbert
    Argitaratua 1951
    Sailkapena: BK4a BG-HbA 6954
    Liburua
  4. 4
    nork Nicholson, Ben
    Argitaratua 1954
    Beste egile batzuk: “...Read, Herbert...”
    Sailkapena: BK2 Nicholson, Ben, 1954, Kleinschrift
    Liburua
  5. 5
    nork Gabo, Naum
    Argitaratua 1961
    Beste egile batzuk: “...Read, Herbert...”
    Sailkapena: BK2 Gabo, Naum BG-Hb G6
    Liburua
  6. 6
    nork Gabo, Naum
    Argitaratua 1961
    Beste egile batzuk: “...Read, Herbert...”
    Sailkapena: BK2 Gabo, Naum BG-Hb 267/87
    Liburua
  7. 7
    nork Bihalji-Merin, Oto
    Argitaratua 1938
    Beste egile batzuk: “...Read, Herbert Edward...”
    Sailkapena: BK5a1 BG-Hb 0149/2020K
    Liburua
  8. 8
    Argitaratua 1997
    Beste egile batzuk: “...Read, Herbert...”
    Sailkapena: BK1a BG-Hb 0032/2007G
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali