Pablo Picasso

Pablo Ruiz Picasso (Málaga, Espainia, 1881eko urriaren 25a - Mougins, Itsas Alpeak, Frantzia, 1973ko apirilaren 8a), Espainiako margolari, eskultore, inprimatzaile, zeramikari eta antzerki diseinatzailea, Frantzian izan zuen artista bizitzaren zatirik handiena. XX. mendeko artistarik garrantzitsuenetako bat izan zen, eta ezaguna da Gorges Braque frantsesarekin mugimendu kubista sortzeagatik, eskultura eraikia asmatu izanagatik, collageen asmakizunagatik, eta estilo desberdin asko garatzen eta arakatzen lagundu zuelako. Bere obrarik ospetsuenen artean daude ''Avignongo andereñoak'' (1907) proto-kubista, eta ''Gernika'' margolanak (1937), Espainiako Gerra Zibilean alemaniar eta italiar armaden Gernikako bonbardaketaren erretratu dramatikoa.

Picassok aparteko talentua erakutsi zuen bere lehen urteetan, modu naturalean margotuz bere haurtzaroan eta nerabezaroan. XX. mendearen lehen hamarkadan, bere estiloa aldatu egin zen teoria, teknika eta ideia ezberdinekin esperimentatu zuenean. 1906. urtearen ondoren, Henri Matisse artista zaharragoaren obra fauvistak motibatu zuen Picassok estilo erradikalagoak esploratzera, bi artisten arteko lehia emankorra hasiz, gerora kritikoek sarritan arte modernoaren aitzindari izan zirela aitortuz

Picassoren lana garai ezberdinetan sailkatu ohi da. Geroago izen asko eztabaidatu diren arren, bere obran gehien onartu diren garaiak honakoak dira: Urdina (1901-1904), Arrosa garaia (1904-1906), Afrikako eragina izan zuen garaia (1907-1909), kubismo analitikoa (1909-1912), eta kubismo sintetikoa (1912-1919) edo kristal garaia ere deitua. 1910eko hamarkada amaierako eta 1920ko hamarkada hasierako Picassoren lanen zati handi bat estilo neoklasikoa da, eta 1920ko hamarkadaren erdialdeko lanek sarritan surrealismoaren ezaugarriak dituzte. Azken aldera egindako artelanek, lehenagoko estiloetako elementuak uztartzen dituzte. Bere lanak Europa eta mundu osoko museo eta bildumetan daude. Horrez gain, beste genero batzuk ere jorratu zituen, hala nola marrazkia, grabatua, liburuen ilustrazioa, eskultura, zeramika, eta antzerki produkzioetarako jantzien eta eszenografiaren diseinua. Literatura lan labur bat ere badu.

Bere bizitza luzean aparteko emankortasuna izan zuen, eta ospe unibertsala eta dirutza izugarria lortu zuen bere lorpen artistiko iraultzaileengatik, XX. mendeko artearen pertsonaiarik ezagunenetako bat bilakatuz.

Arlo politikoan, Picassok bakezale eta komunistatzat zuen bere burua. Espainiako Alderdi Komunistako eta Frantziako Alderdi Komunistako kidea izan zen hil arte, 1973ko apirilean gertatu zena, laurogeita bat urte zituela, "Notre-Dame-de-Vie" izeneko bere etxean, Frantziako Mougins herrian. Vauvenargako (Bouches-du-Rhone)  gazteluko parkean lurperatuta dago. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 9 emaitzak -- 9 bilaketa honetara 'Picasso, Pablo', Bilaketaren denbora: 0,06s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Picasso, Pablo
    Argitaratua 2020
    Sailkapena: BK2 Picasso, Pablo BG-Hb 0488/2020T
    Argazkia
  2. 2
    nork Picasso, Pablo
    Argitaratua 1956
    Sailkapena: BK2 Picasso, Pablo BG-Hb 0942/2006G
    Liburua
  3. 3
    nork Picasso, Pablo, Caldura, Riccardo
    Argitaratua 2021
    Sailkapena: BK2 Picasso, Pablo BG-Hb 0006/2022T
    Liburua
  4. 4
    nork González, Julio
    Argitaratua 2017
    Beste egile batzuk: “...Picasso, Pablo...”
    Sailkapena: BK2 González, Julio BG-Hb 0816/2022G
    Argazkia
  5. 5
    Argitaratua 2019
    Beste egile batzuk: “...Picasso, Pablo...”
    Sailkapena: BK2 Picasso, Pablo BG-Hb 0749/2019T
    Inhaltsverzeichnis
    Liburua
  6. 6
    Argitaratua 2023
    Beste egile batzuk: “...Picasso, Pablo...”
    Sailkapena: BK2 Picasso, Pablo BG-Hb 0403/2023T
    Liburua
  7. 7
    Argitaratua 2023
    Beste egile batzuk: “...Picasso, Pablo...”
    Sailkapena: BK2 Beckmann, Max BG-Hb 0858/2023T
    Inhaltsverzeichnis
    Liburua
  8. 8
    Beste egile batzuk: “...Picasso, Pablo...”
    Sailkapena: BK2 Lefkes, Ursula, 1962, Kleinschrift
    Liburua
  9. 9
    Argitaratua 2020
    Beste egile batzuk: “...Picasso, Pablo...”
    Sailkapena: BK2 Picasso, Pablo BG-Hb 0418/2020T
    Inhaltsverzeichnis
    Argazkia
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali