Nikolaus Pevsner

Sir Nikolaus Bernhard Leon Pevsner (Leipzig, 1902ko urtarrilaren 30a - Londres, 1983ko abuztuaren 18a) britainiar arte eta arkitekturaren historialaria izan zen.

Alemanian jaio zen, judu jatorriko familia batean, gatetan udaismotik luteranismora bihurtu zen arren. Arkitektura ikasi zuen hainbat unibertsitatetan eta Leipzigen doktoratu zen Leipzigeko barrokoaren arkitekturari buruzko tesi batekin.

1924tik 1988ra Dresdeko Galerian lan egin zuen eta 1929tik 1933ra Göttingeneko Unibertsitatean irakasle izan zen. 1933an emigratu behar izan zuen, juduen aurkako legeen ondorioz, eta Birminghamen kokatu zen. Han argitaratu zuen ''Pioneers of the Modern Movement: from William Morris to Walter Gropius''; bertan Walter Gropiusek arkitektura modernoari egindako ekarpenak defendatzen zituen.

Hitlerri emandako hasierako laguntza zela eta, Pevsner barneratze-eremu batera eraman zuten Bigarren Mundu Gerraren hasieran. Hiru hilabete geroago askatu zuten eta propaganda antinazian parte hartu zuen.

1942an Architectural Review aldizkarian hasi zen lanean eta irakasle postua lortu zuen Birkbeck Collegen. Cambridgeko Unibertsitatean ere eskolak eman zituen hogeita hamar urtez.

1945ean ''Buildings of England'' (1951-1974) liburu sailean hasi zen lanean. 1956an Victorian Society sortu zuen, garai hartako eraikinen zaintzaz arduratzen zena. 1946an britainiar herritartasuna jado zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Pevsner, Nikolaus', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Pevsner, Nikolaus
    Argitaratua 1953
    Sailkapena: Ar1a3 BG-Hb 0195/2007G
    Liburua
  2. 2
    nork Pevsner, Nikolaus
    Argitaratua 1967
    Sailkapena: Ar1a3 BG-Hb 836/2004G
    Liburua
  3. 3
    nork Pevsner, Nikolaus
    Argitaratua 1957
    Sailkapena: Ar1e BG-Hb 1032/2006G
    Liburua
  4. 4
  5. 5
  6. 6
    Argitaratua 1962
    Beste egile batzuk: “...Pevsner, Nikolaus...”
    Sailkapena: BK5b2a, Großformate BG-HbA 6863
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali