Antoine Pevsner

Antoine Pevsner (Klimavitxy, Errusiar Inperioa —gaur egun Bielorrusia—, 1886ko urtarrilaren 30agreg./urtarrilaren 18ajul. - Paris, Frantzia, 1962ko apirilaren 12a) eskultorea eta margolaria izan zen. Naum Gaboren anaia zen.

Kieveko eta San Petersburgoko Arte Ederretako Akademian egin zituen ikasketak. 1911-1913 urte-bitartean Parisen bizi izan zen, eta Errusian egonaldi labur bat egin ondoren, Parisa itzuli zen. Pintura abstraktua landu zuen. 1915ean, Oslora joan eta anaiarekin batera eskultura landu zuen; metala, zura, kartoia eta zeluloidea erabili zituzten. 1920an, ''Manifestu errealista'' argitaratu zuten, konstruktibismoaren oinarriak finkatzen zituena. Lan horretan artearen askatasuna goraipatu eta arte ez-figuratiboaren ekai berrien erabileraren alde egiten zuten. 1923tik aurrera Parisen geratu zen, eta pintura ez-figuratiboa lantzeaz gainera, zeluloidea eta metalezko xaflak erabili zituen, bere irudiak egiteko.

Aipagarria da ''Portrait of Marcel Duchamp'' (1926, ''Marcel Duchampen erretratua'') artelana. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Pevsner, Antoine', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Pevsner, Antoine, Giedion-Welcker, Carola
    Argitaratua 1961
    Sailkapena: BK2 Pevsner, Antoine BG-Hb 1274/91K
    Liburua
  2. 2
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali