Palermo

Palermo (; ) izen bereko probintziaren eta Sizilia osoko hiriburua eta portua da. 670.000 biztanle inguru ditu gaur egun, eta, metropoli-eremuarekin, 1.064.000. Siziliaren ipar-mendebaldean dago, Tirreniar itsasoan. Ardoa, nekazaritzako gaiak eta produktu kimikoak esportatzen ditu. Garrantzi handiko industriagunea da (janari-industria, ehungintza, kimika, ontzigintza).

Aipagarriak dira katedrala (XII. mendean hasia) eta normandiarren garaiko elizak: San Giovanni degli Eremiti (XII. m.) eta San Cataldo (XII. m.), besteak beste. Aipagarriak dira, orobat, jauregiak: Zisa (XII. m.), Sclafani (XIV. m.), Marchesi (XV. m.), Chiaramonte (XIV. m.), Abbatelli (XV. m.) eta Bonagia (XVII. m.), besteak beste. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Palermo', Bilaketaren denbora: 0,08s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Palermo
    Argitaratua 1973
    Sailkapena: BK2 Palermo, Kleinschrift BG-Hb 955/92T
    Liburua
  2. 2
    nork Palermo
    Argitaratua 2020
    Sailkapena: BK2 Palermo, Blinky BG-Hb 0515/2021T
    Inhaltsverzeichnis
    Argazkia
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali