Karl Lagerfeld

Karl Otto Lagerfeld (Hanburgo, - Neuilly-sur-Seine, ) alemaniar jostuna izan zen.

1952an, Parisera joan zen ikastera, eta hamasei urte zituela lortu zuen lehen saria nazioarteko diseinu-txapelketa batean, Yves Saint Laurentekin berdindurik. Orduan, ikasketak utzi, eta Pierre Balmainen laguntzaile gisa hasi zen lanean. 1958an, Jean Patou ospetsuaren estilista bilakatu zen, baina berehala hasi zen bere kasa lanean, besteak beste, Valentino, Chloé eta Erromako Fendi moda-etxeetarako modeloak sortzen. 1983an, Chanel etxekoek kontratatu zuten, Coco sortzaile mitikoa hil zenetik gainbehera zetorren enpresa suspertu eta indarberritzeko. Lagerfelden eskutik, Chanel enpresa pixkanaka indar hartzen hasi zen, 1980ko hamarkada horretan moda frantsesaren euskarrietako bat bilakatu zen arte. Estilista-lan horietatik kanpo, bere enpresa sortu eta KL izeneko lehen ''prêt-à-porter'' bilduma aurkeztu zuen 1984an. 1986an, Frantziako goi-mailako joskintzaren saririk ospetsuena, Urrezko Titarea, lortu zuen, eta, hurrengo urtean, argazkilaritzan hasi zen, berak sortutako jantziei buruzko erreportajeak eginez. Goi-mailako jantzi-bildumak diseinatzeaz gainera, antzerki, opera eta zinemarako jantziak ere egin zituen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Lagerfeld, Karl', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Lagerfeld, Karl
    Argitaratua 2020
    Sailkapena: F10 Lagerfeld, Karl, BG-Hb 0227/2020T
    Liburua
  2. 2
    Argitaratua 1982
    Beste egile batzuk: “...Lagerfeld, Karl...”
    Sailkapena: F10 Newton, Helmut BG-Hb 800/88
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali