Günter Kunert

Günter Kunert (Berlin, 1929ko martxoaren 6a - Kaisborstel, 2019ko irailaren 21a) alemaniar idazlea izan zen.

1948an hasi zen bere lehenengo literatura-testuak (poema satirikoak eta kontakizun laburrak) argitaratzen. 1949an Alderdi Sozialistako kide egin zen, eta 1951n Bertolt Brecht ezagutu zuen. 1960ko hamarraldiaren hasieran, Kunertek zuen literatura-jarrera oso kritikatua izan zen, Alderdiak ezarritako ildotik irteten zelako. 1976an Alderditik bota egin zuten, W. Biermannen desnaturalizazioaren aurkako manifestua sinatzeagatik. Sorterritik irteteko baimena onartu zioten, eta harrezkero Errepublika Federalean (gaur egun, Alemaniako Errepublika Federala edo Alemania soilik) bizi izan da. Bere poema gehienetan faxismoa edozein unetan itzultzeko arriskuaz hitz egiten du: ''Wegschilder und Mauerinschriften'' (1950, ''Afixak eta pintadak horman''). Aurrerago, eszeptizismo-kutsua hartu zuen: ''Unterwegs nach Utopia'' (1977, ''Utopiara bidean''). Bere lehen eleberria, ''Im Namen der Hüte'' (1968, ''Kapeluen izenean''), A. Döblinek hasitako tradizioarekin lotzen da: Henry pikaroak maitagarri baten oparia jasotzen du Alemaniako Zero Orduan, eta kapelua janzten duen bakoitzean, haren jabearen pentsamendua irakurtzeko gauza izango da; laguntza horri esker, bere aita judua hil zuen hiltzailearen bila hasten da. Antzeko fantasiak agertzen dira bere hitz lauzko obra laburretan ere: ''Tagträume in Berlin und andernorts'' (1972, ''Egunargiko ametsak Berlinen eta beste zenbait lekutan'') eta ''Kamera iluna'' (1978). Jaso zituen sari ugarien artean, Heinrich Heine saria (1985) eta Hölderlin saria (1991) dira aipagarrienak. Azken urte horretan, bere borondatez, Berlingo Arte Akademia utzi zuen. Beste lan aipagarri batzuk: ''Verspätete Monologe'' (1981, ''Bakarrizketa atzeratuak''), ''Zurück ins Paradies'' (1984, ''Paradisura bueltan''), ''Fremd daheim'' (1990, ''Arrotza etxean'') eta ''Baum, Stein, Beton'' (1994, ''Zuhaitza, harria, asfaltoa'') saiakera-bilduma.

Kunertek era askotako lanak idatzi zituen, eta gaur egungo idazle garrantzitsuenen artean dago. Poesia lirikoaz gain, istorio laburrak, saiakerak, lan autobiografikoak, aforismoak, satirak, maitagarrien ipuinak, zientzia-fikziozkoak, gidoiak eta abar idatzi zituen. Horrez gain, margolaria eta artista grafikoa zen. Literaturako aldizkari askotan argitaratu zituen bere artikuluak, besteak beste, ''Muschelhaufen'' delakoan. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 7 emaitzak -- 7 bilaketa honetara 'Kunert, Günter', Bilaketaren denbora: 0,06s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Kunert, Günter
    Argitaratua 1978
    Sailkapena: L3a2 Kleist, Heinrich von BG-HbA 1213
    Liburua
  2. 2
    Argitaratua 1986
    Beste egile batzuk: “...Kunert, Günter...”
    Sailkapena: BK2 Bergmann, Gerhart BG-Hb 1582/89G
    Liburua
  3. 3
    Argitaratua 2003
    Beste egile batzuk: “...Kunert, Günter...”
    Sailkapena: B4f, Großformate BG-Hb 28/2004B
    Liburua
  4. 4
    nork Hoffmeister, Konrad
    Argitaratua 1995
    Beste egile batzuk: “...Kunert, Günter...”
    Sailkapena: F10 Hoffmeister, Konrad BG-Hb 0397/2021G
    Argazkia
  5. 5
  6. 6
    Argitaratua 2011
    Beste egile batzuk: “...Kunert, Günter...”
    Sailkapena: F10 Hoepker, Thomas 0056/2014G
    Inhaltsverzeichnis
    Liburua
  7. 7
    Argitaratua 2009
    Beste egile batzuk: “...Kunert, Günter...”
    Sailkapena: F10 Häusser, Robert BG-Hb 1010/2015G
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali