Rem Koolhaas
thumb|320px|eskuinera|[[Porto|Oportoko Musika Etxea (Portugal).]] Remment Lucas Koolhaas (Rotterdam, 1944ko azaroaren 17a — ) Herbehereetako arkitekto, hirigile, kazetari eta gidoilaria da.Londresko ''Architectural Association'' arkitektura-eskolan burutu zituen ikasketak. OMAko (''Office for Metropolitan Architecture'') arkitekto nagusia da, eta Harvard unibertsitatean Hirigintzako eta Arkitekturako irakaslea da.
Oso ezaguna da bere lan teorikoengatik, besteak beste, ''Delirious New York'', ''S,M,L,XL'' edo ''Content'' lanengatik, arkitekturaren bazterrak irauli zituztenak. Koolhaasen obrek arkitekturaren diziplinaren kontradikzioekin egiten dute lan, gero eta globalizatuago eta merkatalizatuagoa den munduan arkitekturaren berezko ideia humanista eta teknika eta materialen egiatasuna uztartzean halabeharrez sortzen diren kontradikzioekin, alegia. Koolhaasen estiloa zaila da definitzen. Zenbaitek dekonstrutibismoaren barnean kokatzen dute, baina Koolhaasen arkitektura, beharbada, ideien erradikalizazioaren ildotik ulertu beharko litzateke, ustekabeko ideia batek maiz proiektu osoa definitu eta materia hartzen duelako.
thumb|320px|eskuinera|Musika Etxearen barrualdea
Bere lanetan denetarik aurki dezakegu, nahiz eta tamaina handiko proiektuak bereziki atsegin dituen.
2000 urtean Pritzker saria jaso zuen, arkitekto batek lor dezaken nazioarteko saririk garrantzitsuena. Wikipediatik informazioa lortu
-
1Argitaratua 1999Beste egile batzuk: “...Koolhaas, Rem...”
Sailkapena: Ar1a BG-Hb 0757/2006GLiburua -
2Argitaratua 2004Beste egile batzuk: “...Koolhaas, Rem...”
Sailkapena: Ar1b Koolhaas, Rem BG-Hb 0512/2016KLiburua -
3Argitaratua 1988Beste egile batzuk: “...Koolhaas, Rem...”
Sailkapena: Ar1h1 New York/MoMA BG-Hb 0471/2025GTagungsbericht Liburua