Erich Kästner
Emil Erich Kästner (Dresden, 1899ko otsailaren 23a - Munich, 1974ko uztailaren 29a) alemaniar idazlea izan zen. Bere umorezko olerkiengatik eta haurrentzako liburuengatik da ezaguna.Dresdenen ikasi zuen irakasleentzako eskola batean eta 1916an erreklutatua izan zen. Ez zuen frontean borrokatu, baina entrenamendu militarraren basakeriak antimilitarista bihurtu zuen. Gerra ostean filosofia, historia eta antzerkiko unibertsitate-ikasketak egin zituen eta aldizkarietan lan egin zuen. Berlinen 1928tik 1933ra izan zuen bere garairik emankorrena. Artikuluak, olerki liburuak, eleberriak eta haur literatura argitaratu zituen. Bere lanik ospetsuena, ''Emil und die Detektive'', 1929koa da. Bakezalea izan zen eta nazien erregimenaren aurka agertu zen. Bere liburuak 1933an erre ziren. Gerra ostean Munichen bizitzen jarri zen eta idazten jarraitu zuen. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4