Ben Hecht

Ben Hecht (New York, 1894ko otsailaren 28a - ibidem, 1964ko apirilaren 18a) estatubatuar gidoilari, zuzendari, ekoizle, antzerkigile eta eleberrigilea izan zen.

New Yorken jaio zen, judu bielorrusiarren semea. 16 urterekin Chicagora ihes egin zuen. Han senide batzuekin bizi izan zen eta kazetari ibilbidea hasi zuen. ''Chicago Daily Journal'' eta ''Chicago Daily News'' egunkarietan lan egin zuen. 1918an Berlinera bidali zuten berriemaile gisa. Chicagora itzuli zenean, egunkariko krimenen sailean nabarmendu zen.

1921ean ''Erik Dorn'' bere lehen eleberria argitaratu zuen, Berlinen izandako esperientzian oinarrituta.

Josef von Sternbergek ''Underworld'' filmaren gidoilari bezala aukeratu zuen. Argumentu onenaren Oscar Saria irabazi zuen eta zine munduan ibilbide luzea hasi zuen. Howard Hawks, Otto Preminger, Henry Hathaway eta Alfred Hitchcockekin lan egin zuen, besteak beste. "Hollywoodeko Shakespeare" ezizena irabazi zuen.

Sionista konprometitua izan zen. Europako juduak erreskatatzen saiatu zen gerran eta, ondoren, juduak Palestinara eramatea erraztu zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Hecht, Ben', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Hecht, Ben
    Argitaratua 1989
    Sailkapena: L2c Hecht, Ben BG-Hb 728/93K
    Liburua
  2. 2
    nork Hecht, Ben
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: L2c Hecht, Ben BG-HbA 1470
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali