GAL

thumb|300px|GAL erakundeak eraildako Eugenio Gutierrez etakidearen aldeko omenaldia, 2011ko [[Gudari Eguna|Gudari Egunean.]] GAL (''Grupos Antiterroristas de Liberación''en siglak, ) Espainiako erakunde paramilitar bat izan zen 1980ko hamarkadan, eta etakideen zein beste euskal herritar batzuen aurkako atentatuak egin zituen Espainian, Espainiako Gobernuko garaiko presidente Felipe Gonzálezen (PSOE) onespenarekin, CIAko agiriek gehiago argitu dutenez.

Espainiako Gobernuko aparatu politiko eta polizialetatik zegoen bideratua. Siglen atzean talde armatu independente baten itxura hartzen bazuen ere, estatu terrorismoko sarea izan zen, nagusiki Espainiako Barne Arazoetarako Ministeriotik osatu eta antolatua, maiz mertzenarioen bitartez. Hilketak, bahiketak, torturak eta beste hainbat ekintza burutu zituzten, gehienbat Ipar Euskal Herrian bildutako errefuxiatu eta iheslarien aurka.

Lehendabiziko erailak Joxean Lasa eta Joxi Zabala izan ziren, 1983ko urrian, haiek Baionan bahitu, Espainiara ekarri eta torturatu ondoren. Guztira, 1986 arte 27 pertsonen hilketa eta hainbat zauritu leporatzen zaizkio. Ekintza horiengatik, PSOEko kargu batzuk espetxeratuak izan ziren arren, egun oraindik ez da garbi geratu nortzuk izan ziren Espainiako Gobernuko arduradun nagusiak. Ekintza horiengatik espetxeratutako asko indultaturik atera ziren kalera. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4 bilaketa honetara 'GAL', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    Argitaratua 1980
    Beste egile batzuk: “...GAL...”
    Sailkapena: BK2 Alsteens, Gerad BG-HbA 3211
    Tagungsbericht Liburua
  2. 2
    Argitaratua 2017
    Beste egile batzuk: “...Gal, Dani...”
    Sailkapena: BK2 Gal, Dani BG-Hb 0765/2019G
    Liburua
  3. 3
    Argitaratua 2011
    Beste egile batzuk: “...Katz, Gal...”
    Sailkapena: BK2 Schlesinger, Ariel BG-Hb 0999/2013T
    Liburua
  4. 4
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali