Max Frisch

Max Rudolf Frisch (Zurich, 1911ko maiatzaren 15a – Zurich, 1991ko apirilaren 4a) arkitekto eta idazle suitzarra izan zen, antzerkia eta eleberria bereziki landu zituena. Bigarren Mundu Gerraren ondoren alemanezko literaturak duen egilerik nabarmenetarikoa da, bai eta XX. mendeko suitzar idazlerik ezagunenetarikoa ere.

Lanbidez arkitektoa zen. Antzerkigintzan aritu zen batez ere. Haren lanak parabolen antzekoak dira; psikologiak, ohiturek ez dute garrantzirik; pertsonaiak alegorikoak dira, lirismoa eta umorea guztiz alde batera uzten ez baditu ere. Brecht-en eragina igartzen zaio. ''Biedermann und die Brandstifter ''(1958, ''Su-emailleak, ''Antonio Labaienek itzulia), Zurich-eko burgesiaren aurreiritzi eta ahulezien satira da; ''Don Juan oder die Liebe zur Geometrie'' (1953, ''Don Joan edo geometriarekiko maitasuna''), maitasunaren eta bikotearen ukapena; ''Andorra ''(1961), arrazismoaren salaketa. Eleberri garrantzizkoak idatzi zituen gizon modernoaren alienazioa gai hartuta: ''Ez naiz Stiller'' (1954), ''Homo faber'' (1957), eta ''Mein Name sei Gantenbein ''(1964, ''Demagun Gantenbein naizela'') esaterako. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 5 emaitzak -- 5 bilaketa honetara 'Frisch, Max', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Frisch, Max
    Argitaratua 1947
    Sailkapena: L3b2 Frisch, Max BG-Hb 0137/2007G
    Liburua
  2. 2
    nork Frisch, Max
    Argitaratua 1961
    Sailkapena: L3b2 Frisch, Max BG-Hb 0136/2007G
    Liburua
  3. 3
    nork Frisch, Max
    Argitaratua 1959
    Sailkapena: L3b2 Frisch, Max BG-Hb 0089/2007G
    Liburua
  4. 4
    nork Frisch, Max
    Argitaratua 1957
    Sailkapena: L3b2 Frisch, Max BG-Hb 0087/2007G
    Liburua
  5. 5
    Argitaratua 1988
    Beste egile batzuk: “...Frisch, Max...”
    Sailkapena: L3b2 Brecht, Bertolt BG-Hb 0848/2006G
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali