Robert Doisneau

Robert Doisneau (Gentilly, - Montrouge, ) frantses argazkilaria izan zen. Jende arruntaren erretratuetan erakusten duen argitasun eta maitasunarengatik ezaguna. Bere teknika Henri Cartier-Bressonen momentu erabakiorraren (''decisive moment'') antzekoa da, baina harenak baino maitagarritasun handiagoa transmititzen du. Darabilen umore zorrotzaren azpian bere irudien esanahi sakonena aurkitzen da, ikuslea ikusten ari denarekin bat egitera bultzatzen duena. Doisneauk arte grafiko eta grabatuko ikasketak egin zituen Parisko École Estiennen (1926-1929), eta industria- eta merkataritza-argazkilaritzan hasi zen gero. 1934tik 1939ra bitartean, Renault auto-konpainiarentzat lan egin zuen. Garai hartan Brassairen obrak eragin handia izan zuen berean. Bigarren Mundu Gerran faltsutze-lanak egin zituen Erresistentziarentzat. 1944ko Parisko askapenaz egin zituen argazkiak mundu osoan argitaratu ziren. Handik gutxira, Rapho agentziarentzat lanean hasi zen. Bere lanak egunkari eta aldizkari askotan argitaratu ziren, ''Vogue'' eta ''Life'' aldizkarietan, besteak beste. Aipagarria da, besteak beste, 1950eko bere argazkietako bat (bikote bat Parisko kale batean musuka), postal eta kartel askotan argitaratua: ''Le Baiser de l'hôtel de ville''. 1947an Kodak saria jaso zuen, 1956an Niépce saria, eta 1983an Argazki Sari Nazionala. 1984an Ohorezko Legioaren Zaldun izendatu zuten. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 8 emaitzak -- 8 bilaketa honetara 'Doisneau, Robert', Bilaketaren denbora: 0,06s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Doisneau, Robert
    Argitaratua 1955
    Beste egile batzuk: “...Doisneau, Robert...”
    Sailkapena: F10 Doisneau, Robert BG-Hb 228/92K
    Liburua
  2. 2
    nork Doisneau, Robert
    Argitaratua 1980
    Beste egile batzuk: “...Doisneau, Robert...”
    Sailkapena: F10 Doisneau, Robert BG-Hb 58/86
    Liburua
  3. 3
    nork Doisneau, Robert
    Argitaratua 1957
    Sailkapena: F10 Doisneau, Robert BG-Hb 1036/90K
    Inhaltsverzeichnis
    Liburua
  4. 4
    Argitaratua 1982
    Beste egile batzuk: “...Doisneau, Robert...”
    Sailkapena: F10 Doisneau, Robert BG-Hb 601/89
    Liburua
  5. 5
    Argitaratua 1958
    Beste egile batzuk: “...Doisneau, Robert...”
    Sailkapena: F10 Doisneau, Robert BG-Hb 1030/90K
    Liburua
  6. 6
    Argitaratua 1988
    Beste egile batzuk: “...Doisneau, Robert...”
    Sailkapena: F9a BG-Hb 1463/89
    Liburua
  7. 7
    Argitaratua 1976
    Beste egile batzuk: “...Doisneau, Robert...”
    Sailkapena: F10 Doisneau, Robert BG-Hb 936/90G
    Liburua
  8. 8
    Argitaratua 1984
    Beste egile batzuk: “...Doisneau, Robert...”
    Sailkapena: F8a2 BG-Hb 0133/2021G
    Argazkia
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali