Theo van Doesburg

Theo van Doesburg (Utrecht, 1883ko abuztuaren 30a - Davos, 1931ko martxoaren 7a) herbeheretar margolari, olerkari eta arkitektoa izan zen. De Stijl taldearen sortzailea eta liderra izan zen.

Christian Emil Marie Küpper jaioa, eta Theodorus Doesburg bere aitaordea zen.

Bere lehen erakusketa 1908an izan zen eta 1912tik aldizkarietan idatzi zuen. Hasieran bere eragin nagusia Van Gogh izan zen. 1913an Kandinskyren ''Rückblicke'' irakurri zuen eta estilo espiritualago batera aldatu zen. 1915ean, Mondrianen obra ezagutu zuen, eta margolaritzako bere ideala ikusi zuen: errealitatearen abstrakzio osoa. Handik gutxira, ''De Stijl'' aldizkaria sortu zuten Bart van der Leck, Anthony Kok, Vilmos Huszár eta Jacobus Oud artistekin batera. Van Doesburg izan zen mugimenduaren enbaxadorea eta Weimarrera bidaiatu zuen zabaltzeko.

1923an Parisera joan zen eta 1924an Piet Mondrianekin hautsi zuen. 1929an adiskidetu egin ziren.

Van Doesburgek beste jarduera batzuk ere egin zituen. Artistentzako etxeak diseinatu zituen, Estrasburgoko Aubette eraikinerako dekorazioa diseinatu zuen Hans Arp eta Sophie Taueber-Arpekin batera eta Arteen Nazioarteko Erakunde baten aitzindaria izan zen El Lissitzky eta Kurt Schwittersekin batera. Dada mugimenduarekin ere harremana izan zuen eta dada poesia argitaratu zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Doesburg, Theo van', Bilaketaren denbora: 0,06s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Doesburg, Theo van
    Argitaratua 2020
    Sailkapena: BK2 Theo van Doesburg BG-Hb 0597/2021T
    Liburua
  2. 2
  3. 3
    nork Doesburg, Theo van
    Argitaratua 1990
    Sailkapena: Ar1b Doesburg, Theo van BG-Hb 0744/2006G
    Liburua
  4. 4
    nork Doesburg, Theo van
    Argitaratua 1969
    Sailkapena: Ar1a2 BG-Hb 1163/88
    Liburua
  5. 5
    nork Doesburg, Theo van, Schwitters, Kurt
    Argitaratua 1995
    Sailkapena: BK5b2e Dada BG-Hb 650/95B
    Liburua
  6. 6
    nork Doesburg, Theo van, Schwitters, Kurt
    Argitaratua 1992
    Sailkapena: BK5b2e Dada BG-Hb 366/94G
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali