Marc Chagall
Marc Zaharovitx Chagall (, , ; Liozna, Vitsebsketik gertu, 1887ko uztailaren 6a - Saint-Paul-de-Vence, Itsas Alpeak, 1985eko martxoaren 28a) frantziar-errusiar margolaria izan zen, jatorriz judua. 1910etik 1913ra Parisen bizi izan zen, eta bertan ezagutu zituen garai hartako abangoardiako ertilari ospetsuenak. Hasierako oihalek kubismoaren eragin nabarmena badute ere, Chagallek unibertso guztiz berezia egituratu zuen bere margolanetan, fantasia eta haurtzaroko oroitzapenak biltzen zituzten irudiekin (''Moi et le Village'', 1911; ''La violiniste'', 1912-1913; ''À la Russie, aux ânes et aux autres'', ''Autoportraits aux sept doigts'', ''Paris par la fenêtre''). 1914. urtean joera espresionista nabariak ageri dituzten judu eta errabinoen irudiak margotu zituen (''Juifs'', ''Rabbins''). 1917. urtean Vitebskeko erti-komisario izendatu zuten. 1922. urtera arte Sobietar Batasunean egon zen; garai hartan horma-irudi eta apainketa-lan ugari egin zuen. Berlinen irarketa-ikasketak egin eta gero, Frantziara jo zuen, berriz ere, eta liburuetako apaingarriak egin zituen. 1931tik aurrera, margo biziak nagusitu ziren haren oihaletan, irudien inguruak ia desagertzeraino. Loreak, ikuspegiak, txoriak eta maitasun-eszenak irudikatu zituen, bereziki. Bigarren Mundu Gerra hurbiltzen ari zela, ordea, bihotz-esturak hartu zituen bere koadroak (''La Chute de l´Ange; Cruxifixion''). Gerratean, Estatu Batuetara joan zen, baina bukatzean Frantziara itzuli zen berriz. Bibliako gaiak eta eskultura, zeramika eta, batez ere, berina landu zituen (Metzeko katedralean, adibidez, edo Jerusalemgo sendagileen zentroko sinagogan). André Malraux idazleak hala eskatuta, Parisko Operako sabaiko freskoak margotu zituen. Fantasiaz, margoz eta sinbolismoz beterik, Chagallen margolan espresionistak surrealismoa iragarri zuen. Wikipediatik informazioa lortu-
1nork Chagall, Marc
Argitaratua 1982Sailkapena: BK2 Chagall, Marc, 1982, KleinschriftTagungsbericht Liburua -
2
-
3nork Chagall, Marc
Argitaratua 1958Sailkapena: BK2 Chagall, Marc, 1958, KleinschriftTagungsbericht Liburua -
4
-
5nork Chagall, Marc
Argitaratua 2022Sailkapena: BK2 Chagall, Marc BG-Hb 0279/2023TInhaltsverzeichnis
Argazkia -
6
-
7
-
8Sailkapena: BK2 Chagall, Marc BG-HbA 3646Liburua
-
9Argitaratua 1959Beste egile batzuk: “...Chagall, Marc...”
Sailkapena: BK2 Chagall, Marc, 1959, KleinschriftLiburua -
10Argitaratua 1956Beste egile batzuk: “...Chagall, Marc...”
Sailkapena: BK2 Chagall, Marc, 1957, KleinschriftLiburua -
11Argitaratua 1955Beste egile batzuk: “...Chagall, Marc...”
Sailkapena: BK2 Chagall, Marc, Kleinschrift BG-HbA 3644Liburua -
12Argitaratua 1957Beste egile batzuk: “...Chagall, Marc...”
Sailkapena: BK2 Chagall, Marc, Kleinschrift BG-Hb 1689/93GTagungsbericht Liburua -
13Argitaratua 1980Beste egile batzuk: “...Chagall, Marc...”
Sailkapena: BK2 Chagall, Marc, 1980, KleinschriftLiburua -
14Argitaratua 1997Beste egile batzuk: “...Chagall, Marc...”
Sailkapena: BK2 Chagall, Marc, 1997, KleinschriftLiburua -
15Argitaratua 1956Beste egile batzuk: “...Chagall, Marc...”
Sailkapena: BK2 Chagall, Marc, Kleinschrift BG-HbA 1811Liburua -
16Argitaratua 1958Beste egile batzuk: “...Chagall, Marc...”
Sailkapena: BK2 Chagall, Marc, 1958,2, KleinschriftLiburua -
17Argitaratua 1965Beste egile batzuk: “...Chagall, Marc...”
Sailkapena: BK2 Chagall, Marc, 1965, KleinschriftLiburua -
18nork Kamenskij, Aleksandr A.Beste egile batzuk: “...Chagall, Marc...”
Argitaratua 1989
Sailkapena: BK2 Chagall, Marc BG-Hb 1170/91KLiburua -
19Argitaratua 1967Beste egile batzuk: “...Chagall, Marc...”
Sailkapena: BK2 Chagall, Marc BG-HbA 3647Liburua -
20Argitaratua 1967Beste egile batzuk: “...Chagall, Marc...”
Sailkapena: BK2 Chagall, Marc BG-Hb 1085/91TLiburua