Michel Butor

Michel-Marie-François-Butor (Mons-en-Baroeul, 1926ko irailaren 14a - Contamine-sur-Arve, 2016ko abuztuaren 24a) frantziar idazlea izan zen.

Filosofia-irakaslea izan zen Ingalaterran, Grezian, Egipton eta Estatu Batuetan. ''La Modification'' (1957) eleberriarekin lortu zuen arrakastak literaturaz bizitzeko bidea ireki zion. Nouveau Roman deritzon taldeko egilerik ezagunenetarikoa da. Butorrentzat, eleberria errealitaterako hurbiltze fenomenologikoa da. Haren obrak, xehetasun handikoak, hertsiki mugaturiko leku eta denboretan gertatzen dira, eta gertaera guztiz arrunten gainean eraikitzen dira. Zenbait eleberri aipagarri: ''L´Emploi du temps'' (1956) eta ''Degrés'' (1960). Eleberri-egitura gainditu egiten du beste testu batzuetan: ''États Unis'' (1962), ''6.810.000 litres d´eau par seconde'' (1966), ''Intervalle'' (1973). Poesia-liburuak ere egin ditu: ''Cycle'' (1962), ''Illustrations I'', ''II'', ''III'', ''IV'' (1964-1976). Literatura-kritikaria ere bada: ''Répertoire I'', ''II'', ''III'', ''IV'' (1960-1974), ''Essai sur les essais'' (1968), ''Quant au livre : triptyque en l'honneur de Gauguin'' (2000). Butorren idazkietan, generoen mugak gero eta lausoago ageri dira, «tarteko egiturak» erabiltzen baititu: ''Matières de rêve'', 5 liburu (1975-1985). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Butor, Michel', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    Sailkapena: BK2 Delvaux, Paul BG-Hb 0626/2006G
    Liburua
  2. 2
    Argitaratua 1997
    Beste egile batzuk: “...Butor, Michel...”
    Sailkapena: BK2 Böcklin, Arnold BG-Hb 0240/2007G
    Liburua
  3. 3
    Argitaratua 1985
    Beste egile batzuk: “...Butor, Michel...”
    Sailkapena: BK3b Mannheim/Städtische Kunsthalle BG-HbA 6988
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali