Tadao Ando
thumb|350px| Westin Awaji Uhartea Tadao Andok proiektatua thumb|350px| La Colezione (Tokyo)Tadao Ando (japonieraz 安藤忠雄; ''Andō Tadao'') Japoniako arkitektoa da. Osakan jaioa 1941eko irailaren 13an, haren arkitekturaren ikuspegia erregionalismo kritikotzat jotzen da. Ez zuen arkitektura ikasketa ofizialik egin: kamioi gidari eta boxeolari lanak egin ondoren, Europa, Afrika eta AEB zehar bidaiatuz eta irakurriz hezkuntza burutu zuen.
Ageriko in-situ konkretuarekin (hormigoia) egiten du lan batez ere eta oso ezaguna da japoniar kulturan hain maisuki erabiltzen den eskulangintza, detailearekiko begirunea, materialtasuna eta kontaketa espaziala nazioarteko arkitekturarekin bat egiteagatik. Bere proiektuetan Andok oraingo gizarteko materialismo kuntsumozalea baztertzen saiatzen da, beste eraikin askotan argi ikusten denez, sinpletasunez beteriko proiektuak eginez sentsazio baikorrak eragiten dituztenak. Hori lortzeko ura, argia eta irudi geometriko garbiak erabiltzen ditu batez ere, beti egungo materialak erabiliz. Japoniako herri askotako kaosari aurre egiteko modua da.
Japoniako tradiziozko arkitekturak ez bezala, Andok barruko espazio itxiak sortzen ditu, ez irekiak. Hormak erabiltzen ditu espazio horien mugak sortzeko. Giza irizpideak jarraituz egiten du hori, jendeak espazio egoki eta erosotzat izan ditzan. Gainera, hormen erabilera horrekin inguruko merkatarien eraikinen beiraren monotonia saihesten du, hormak kalera itsatsiz eta barruan atseden gune isilak sortuz.
1995 urtean Pritzker sari entzutetsua irabazi zuen eta jasotako 100.000$ 1995ko Kobeko lurrikarako umezurtzei eman zien osorik. Wikipediatik informazioa lortu
-
1nork Vester, ChrisBeste egile batzuk: “...Ando, Tadao...”
Argitaratua 2019
Sailkapena: Ar1b Ando, Tadao BG-Hb 0306/2023TInhaltsverzeichnis
Abschlussarbeit Liburua -
2Argitaratua 1999Beste egile batzuk: “...Ando, Tadao...”
Sailkapena: Ar1b Ando, Tadao BG-Hb 368/99KLiburua -
3Argitaratua 1991Beste egile batzuk: “...And̄o, Tadao...”
Sailkapena: Ar1b Ando, Tadao BG-Hb 46/92TTagungsbericht Liburua