Magdalena Abakanowicz

Marta Magdalena Abakanowicz-Kosmowska (Falenty, 1930eko ekainaren 20a - Varsovia, 2017ko apirilaren 20a) poloniar eskultorea izan zen.

ezkerrera|thumb|alt=|Magdalena Abakanowiczen eskultura; Poznaneko zitadela

Aristokrata-familia batean jaio zen, eta Bigarren Mundu Gerraren eta Gerra Hotzaren gertakari gogorrenak bizi izan zituen. 1950-1954 bitarteko urteetan Varsoviako Arte Ederretako eskolan ikasi zuen, eta pinturaren munduan sartu zen. 1962an Maria Laskiewicz eskultoreak Lausannako Tapizen Nazioarteko Bi Urteko erakusketarako proposatu zuen Abakanowicz eta ''Forma zurietako konposizioa ''lanarekin aurkeztu zen. Haren lanak berehala izan zuen arrakasta, izan ere, bere erliebe formek hautsi egiten zuten frantses tradizioa. Aipagarriak dira materialarekin egin zituen berrikuntzak eta lortzen zituen kontrasteak. 1970eko hamarraldiaren hasieran, ordea, soketan oinarritu zen haren lana. 1973. urtetik aurrera gai landugabeak erabili zituen bere eskulturetan: zaku ehunak, jutea. Teknika-aldaketa horrekin aldi berri bat hasi zuen, ''Alterazioak ''(1973-1982) lanak erakusten duenez. 1985. urtetik aurrera, ustel daitezkeen gaiak baztertu gabe, aire libreko eskultura handiak egiten hasi zen, brontzea, harria eta zura erabiliaz; hogeita hamar irudi osatu zituen brontzez ''(Katarsis). ''1986-1991 urteen bitartean ''Jendetzak ''saila osatu zuen, berrogeita hamar-hirurogei irudi azefaloz osatua. Zenbait urte eta gero, lan erraldoiak egin zituen: ''Dragoiaren espazioa ''(1988, Seuleko olinpiar parkerako). Abakanowiczek, oinarrian, lan originala osatu zuen, ezin sar daitekeena joera eta moda jakinen barruan. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Abakanowicz, Magdalena', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Abakanowicz, Magdalena
    Argitaratua 2022
    Sailkapena: BK2 Abakanowicz, Magdalena BG-Hb 0593/2022T
    Inhaltsverzeichnis
    Argazkia
  2. 2
    Argitaratua 2018
    Beste egile batzuk: “...Abakanowicz, Magdalena...”
    Sailkapena: BK4a BG-Hb 0629/2018K
    Inhaltsverzeichnis
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali