Edvard Munch

Edvard Munch (Løten, 1863ko abenduaren 12a - Oslo ondoan, 1944ko urtarrilaren 23a) margolari eta grabatzaile norvegiarra izan zen.

Espresionismoaren aitzindari izan zen eta Alemanian eragin handia izan zuen. Bere lanetan larrialdia eta bizitzeko zailtasuna azaldu zituen (''Garrasia'', 1893; ''Ohearen eta erlojuaren arteko autorretratua'', 1940-42).

Margolariak bere buruaz esan zuen: Leonardo da Vincik, giza anatomia aztertu eta gorputzak disekatu zituen modu berean, neu arima disekzionatzen saiatu naiz. Hori dela eta, bere lan ugarienak sentimenduekin eta giza tragediekin lotutako gaiak izan ziren, hala nola bakardadea (''Malenkonia''), larritasuna (''Garrasia''), heriotza (''Buhame baten heriotza'') eta erotismoa (''Maitaleak'', m''usua''). Espresionismoaren aitzindaritzat hartzen da, bere figuren aurpegien eta jarreren adierazgarritasun handiagatik, baita garai guztietako norvegiar margolaririk onena ere.

Edvard Munch sinbolista eta espresionismoaren hasierako ordezkari gisa sailkatuko zuten, zeina XX. mendearen lehen erdiko joera artistiko nagusi izango zen. Oso gaztetatik, 1880ko hamarkadan, Munch artistak bere bizipen emozionalak adierazi nahi izan zituen artean. Horrela naturalismoak kanpotik eta objektiboan zuen ardatz nagusiarekiko haustura irudikatu zuen. 1890eko hamarkada subjektibo eta psikologikorantz irentsiko zuen aldaketa aurreikusten zuen. Larritasuna, heriotza, maitasuna, jelosia eta malenkonia bezalako gai existentzialak oinarrizko bihurtuko dira bere obran.

Arimaren egoera sotilagoak adierazi nahian, bere estilo bereizgarria garatu zuen Munchek. Sentimendu sendoak eta sotilak adierazteko, naturalismotik ezberdina den beste adierazpide bat beharrezkoa zen. Munchen obran, barneko eta kanpoko errealitatea nahasten dira ingerada argiek mugatutako azalera handietan.

''Garrasia'', 1893an egina, bere lan garrantzitsuenetako bat izan zen. Lan honen ideia poliki-poliki sortzen ari da. 1892an esan zuen: Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 61 - 62 emaitzak -- 62 bilaketa honetara 'Munch, Edvard', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 61
  2. 62
    Argitaratua 2022
    Beste egile batzuk: “...Munch, Edvard...”
    Sailkapena: BK2 Munch, Edvard BG-Hb 0788/2022T
    Inhaltstext
    Argazkia
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali